Sistema Higro Hoberen Hibridoa

Aireztapen hibrido higrorregulablea habitat kolektiboari aplikatzen zaion aireztapen sistema da; etxebizitzak etengabe eta osorik aireztatzen ditu, emari aldakorren bidez, gune eta une bakoitzari egokituak.

Airea, tiro naturalaren bidez erauzten du (kanpoaldeko tenperatura eta haizearen egoera aldekoa denean), eta presio baxuko berme-haizagailuen tiro mekanikoaren bidez (tiro naturala aski ez denean). Shunt tutu bakoitzeko kanporatze-ahoan kokatuta dauden haizagailu horiek, modu automatikoan eta batera abian jartzen dira, kanpoaldeko tenperaturaren irakurketaren arabera (zunda termikoaren bidez).

Aireztapen higrorregulablearen teknikaren eta shunt motako sistema eraikitzailearen –neurri egokiekin– arteko konbinaketak, etxebizitza modu adimentsuan aireztatzen du, eraikuntzako ohiturak aldatu gabe. Sistema hau berritze lanetarako ere egokia da.

ventilacion_mecanica_controlada_sistema_higro_optimo_hibrido580x252
  1. Emari aldakorraren aire higroerregulagarriaren sarrerak, lokal lehorretan (jangela, egongela eta logelak)
  2. Emari aldakorraren aire higroerregulagarriaren erauzketako saretak, lokal hezeetan (sukaldea, bainugelak eta komunak)
  3. Shunt motako erauzketa-tutuak.
  4. Presio baxuko dorretxo hibridoa, shunt tutuko kanporatze-ahoan.
  5. Aginte-koadroa.