Termikoa

Eguzkiak igortzen duen argia eta beroaren bilketaren bidez lortzen da eguzki-energia.

Energia-iturri agortezina, doakoa, segurua, garbia eta isila baldin badago, horixe da eguzki-energia.

Eguzkitik datorren energia transformatu genezake beroaren kontsumoa edo kontsumo elektrikoa. elektrikoaren beharrak betetzeko. Hori dela eta, eguzki-energia energia baliagarri bihurtzen duten gailuak erabili behar ditugu. Gailu horiek eguzki-panel termikoak edo eguzki-panel fotovoltaikoak dira.

EGUZKI ENERGIA TERMIKOA

Eguzki-energia termikoa deitzen diogu ur beroaren beharraren zati handia betetzen duenari, berme eta fidagarritasun osoz, eta energia-kostu baxuan.

Etxebizitza eta merkataritzako eraikinetako teilatuetan erabiltzen da, ur bero sanitarioa (UBS) lortzeko edo igerilekuak berotu eta girotzeko.

Teknologia sinplea da: eguzkiaren erradiazio zuzenera panela jartzen da, hortik ur hotzaren emaria pasatzen da berotzeko asmoz, metatzeko biltegira bideratzen da, eta gero, beste zirkuitura banatzen da, UBSa lortzeko edo igerilekuak berotu eta girotzeko.