Sistema Duo Hoberen Mekanikoa

Sistema hau banakako habitat zein kolektiboari aplikatzen zaio; etxebizitzak etengabe eta osorik aireztatzen ditu, eta etxebizitza bakoitzean kokatutako berreskuragailu estatikoaren bidez energiaren aurrezte garrantzitsua lortzen du, halaber, barruratutako airea gozatu eta iragazten duelako konfort hoberena erdiesten du.

Aireztapena modu mekanikoan egiten du altzairu galvanizatuzko bi tutu-sareen bidez; horiek, erauzketako haizagailu zentralizatuari eta bulkatzeko haizagailu zentralizatuari lotuta daude, etxebizitzetatik at daudenak (terrazan, teilatu azpian…). Beraz, instalazioaren mantentze-lana bi haizagailuei dagokie.

Sistema honek tutu-sarearen diseinuan malgutasun handia eskaintzen du, izan ere, etxebizitza bakoitzaren erauztea eta bulkatzea aireztapen-zutoin birekin egiten denez, forjatuaren iraganbideak gutxitzen dira.

ventilacion_mecanica_controlada_sistema_duo_optimo_mecanico_580x252
  1. Bulkatzeko aireztapen-kutxa, terrazan, teilatu azpian…
  2. Bulkatzeko hodien sarea, aireztatzeko patiotik, sabai izunetik, teilatu azpitik, terrazatik…
  3. Etxebizitzako berreskuragailu estatikoa.
  4. Emari jarraituko bulkada-aho autoerregulagarriak, lokal lehorretan (jangela, egongela eta logelak).
  5. Emari jarraituko erauzketa-aho autoerregulagarriak, lokal hezeetan (sukaldea, bainugelak eta komunak).
  6. Erauzketako tutuen sarea, aireztatzeko patiotik, sabai izunetik, teilatu azpitik, terrazatik…
  7. Erauzketako aireztapen-kutxa, terrazan, teilatu azpian…