Bero Ponpa

Bere ezaugarriak azkartasuna eta kontsumoaren ekonomia dira, eta, Aire-Girotua eta Berokuntza emateko gauda da.

BEROKUNTZA: Bero-ponparen abantaila nagusia berokuntzan duen energiaren eraginkortasuna da, izan ere, kontsumitutako kilowatt-ordu elektriko bakoitzaren truke bizpahiru kwo termiko emateko gai da. Hori horrela izaten da, kanpoaldeko doako energia berreskuratu eta berokuntzarako energia gisa erabiltzen duelako. Hau da, ondorio bera lortu ahal izateko energia gutxiago kontsumitzen du, erregaia zuzenean erre behar duten gailuek edo berokuntzako sistemek baino, alegia, gasaren bidezko etxeko galdarak.

Azpimarratu behar da, gailu batean bi zerbitzu emateak egin beharreko inbertsioa gutxitu eta instalazioa errazten duela.

Hainbat modulu daude eta leku askoan kokatu litezke: Horma, Sabaia edo Zorua..

SISTEMAREN INSTALAZIOA

  • Hotz-hoditeria kokatzea.
  • Kanpoaldeko eta barrualdeko unitateak lotzen dituen mahuka.
  • Kondentsatuentzako aterabidea.
  • Probak eta abian jartzea.

ABANTAILAK

  • Estetika. Oso zaindutako diseinuak edozein gelari egokitzen direnak.
  • Barrualdeko unitate bakoitzean erregulatzen da.
  • Osasungarria: Sistema eta iragazkien bidez oxigeno ugariko airea lortzen da.
  • Kontrol automatikoa, programagarria.
  • Eginkizun anitzekoa: Berokuntza, aire-girotua eta hezetasun-kengailua. (bero-ponpa)