Sistema honek garajean, sotoan edo etxebizitzako armairu batean xurgatzeko unitate nagusia du, eta unitate hori PVCzko hoditeria sarearen bidez lotuta dago etxebizitzako edo lokaleko puntu estrategikoetan kokatutako hartuneei. Modu horretan, hodi malguko mahuka, bakar baten bidez, garbiketa lanak eroso egin zenitzake.
ONURAK ETA ABANTAILAK
- ERABILAGARRIA: Xurgapen zentralizatuak hautsa kentzen du eta ez du betiko xurgagailu petrala behar; mahuka malgu eta arinaren bidez edozein txokotara iritsi ahal da, ahaleginak egin gabe.
- EKOLOGIKOA: Hautsa, mikropartikulak eta bakterioak kentzen dituenez alergiak eta arnas-gaixotasunak ekiditen dira, izan ere, xurgatutako airea iragartzen du eta kanpora botatzen du.
- INDARTSUA: Xurgapen zentralizatuaren indarra betiko sistemek dutenarena halako bi edo hiru da. Hartara, ez da behin eta berriro pasa behar eta garbitasunak gehiago irauten du.
- ISILA: Zurgatzeko unitate nagusia bizimodua egiten dugun lekutik kanpo instalatuta dagonez, betiko xurgagailuek sortzen duten zarata ez dugu jasan behar.
- EKONOMIKOA: Etxebizitza eraikitzean, berritzean edo orain instalatzen da. Eta garbiketa lanaren denbora, betiko garbiketaren aldean % 30 eta 50 artean laburtzen da.