Fotoboltaikoa

Eguzkiak igortzen duen argia eta beroaren bilketaren bidez lortzen da eguzki-energia.

Energia-iturri agortezina, doakoa, segurua, garbia eta isila baldin badago, horixe da eguzki-energia.

Eguzkitik datorren energia transformatu genezake beroaren kontsumoa edo kontsumo elektrikoa. elektrikoaren beharrak betetzeko. Hori dela eta, eguzki-energia energia baliagarri bihurtzen duten gailuak erabili behar ditugu. Gailu horiek eguzki-panel termikoak edo eguzki-panel fotovoltaikoak dira.

ENERGIA FOTOBOLTAIKOA

Sistema fotovoltaikoa da modulu fotovoltaikoetan oinarrituta energia elektrikoa sortzeko instalazioa. Modulu hauek eguzkiaren argia energia elektriko bihurtzen dute, zuzenean.

Aplikazio ugari ditu, hala sare elektrikoa ez duten horien behar energetikoak betetzeko (sistema autonomoak), nola energia sortu sareari injektatzeko (sareari lotua).

AUTONOMOAK:

Gainerako energia-iturri berriztagarrietatik bereizten den ezaugarri nagusietako bat da, eguzkiaren argia jasotzen dutenean bakarrik, argindarra sorten dutela (eguzki-irradiantzia), eta gainera, sortzen duten energia, bere gainazalean izaten duen eguzki-irradiantziari zuzenki proportzionala da.

SAREARI LOTUAK:

Sareari lotutako sistema fotovoltaikoetan sorgailu fotovoltaikoak lortutako energia, enpresa banatzailearen sare elektrikoari injektatzen zaio berehala. Instalazio mota horietan lortutako energia inbertsore fotovoltaikoaren bidez tratatu behar da; horrek iragazi, egokitu eta sinkronizatuko du hasieran lortutako seinalea sareari egokiro injektatzeko.

Instalazio mota horietan energia elektrikoaren enpresa banatzaileak, sareari injektatutako energia-unitateko, diru zehatza ordainduko du; hartara, produzioaren arabera, hasierako inbertsioa errentagarri egiten da epe motz-ertainera. Gaur egun, sistema hori fotovoltaikoaren munduan gehien hazten ari den merkatua da

 

energia_solar_materiales_berofil