Zoru Bero Berokuntza – Elektrikoa

ELEKTRIKOA, METAKETAREN BIDEZ:

Zoru osoa bero naturalaren panel igorle bihurtzea da. Zoladuraren azpian kable higagaitz bero-emailea sartzen da, eta bero iturria izanik etxebizitzari konfort ezin hobea emango dio.

ABANTAILAK

KONFORT HANDIKOA: Beroa modu homogeneo eta naturalean zabaltzen du. Zoruko toki guztietan tenperatura bera du –24º eta 28º artean, eta uraren edo argindarraren bidez ohiko erradiadoreen tenperatura baino askoz ere baxuagoa da. Ez du oxigenoa kontsumitzen.

EKONOMIKOA: KONTSUMOARI BEGIRA: Orduen diskriminazioaren konexioak –lehen gaueko tarifa zena, kontsumo elektrikoaren %50 aurrezten du. INSTALAZIOARI BEGIRA: Instalatzeko hain erraza izanik, berokuntzako sistemetan kostu gutxien du.

SEGURUA: Sistemak ez du osagai toxikorik erabiltzen, ezta erregai sukoirik ere.

ERREGULAZIO INDIBIDUALA: Tenperaturaren kontrola bi termostatoen konbinazioaren bidez erregulatzen da: Bata, zoladuran zundakoa, eta bestea, gela bakoitzean girokoa.

ESTETIKOA: Ez da ikusten. Ez dago erradiadorerik. Erradiadoreen tenperatura altuek eragindako zikingunerik ez da hormetan azaltzen.

ISILA: Jarduteko ez du galdararik behar.

APLIKAZIOAK

  • ETXEBIZITZA, ELIZA, MUSEO, HAURTZAINDEGIETAKO BEROKUNTZA,…
  • NEKAZARITZAKOAK: Negutegiak, hazitegiak…
  • ABELZAINTZAKOAK: Abereentzako azpiak…
  • IZOTZAREN AURKAKOA: Garajeetako aldapak, espaloiak, eskailerak…