Aireztapen Mekaniko Kontrolatua

Oinarrian ondokoa da: eraikineko estalkian edo estalkiaren azpian instalatutako erauzketako ekipamendua, tutu-sare aeralikoa, erauzketako ahoak eta aire-hartuneak, den-dena halako moduan instalatuta, etxebizitzako bazter guztietan airea egokiro berritzea bermatzen duela.

Bizi garen lokaletan airea berritzea behar fisiologikoa da. Arnasa hartzen dugunean oxigenoa kontsumitzen dugu eta gas karbonikoa botatzen dugu. Aireztapen ezak oxigeno-masa murrizten du eta arnasa hartzeko giroko airea kaltegarri bihurtzen da.

Oxigenoaren murrizketa airea berritzeko arrazoi bat da, baina ez bakarra. Etxebizitzan edozein jarduerak hezetasuna eragiten du. Arnasa hartze hutsak airera funtsezko ur-lurruna bidaltzen du eta hezetasun erlatiboa handitzen da, eta ondorioz, kondentsazioa sortzen da, lizuna egiten da eta akaberak hondatzen dira. Aireztapen mekaniko on batek ondokoa eragingo du:

  • Aire berria ekarriko du
  • Usain eta gas toxikoak kanporatuko ditu
  • Ur-lurrunak sortutako lizunetik eta hondatzetik babestuko du etxebizitza

Gaur egun arte, eraikuntzako arloan aireztapen beharra ez da kontuan hartu, izan ere, itxituraren kalitate eskasak zurgintzako eta paretetako zirrikituetatik airea pasatzen uzten zuen. Bistan da, kontrol ezak funtsezko energia-gastuak eta etxebizitzako konforta gutxitzea dakarrela.

Etxebizitzaren kalitatea goraka doa, eta bitxia bada ere, aireztapen ezaren arazoa ere goraka doa; hori dela medio, eta eraikuntzaren kode teknikoa –2006ko martxoaren 28an onartua– indarrean dagoenez geroztik,“HIGIENE, OSASUNA ETA INGURUGIROAREN BABESA” kapituluan, barrualdeko airearen kalitatea hobetzeko oinarri berriak azaltzen ditu. 2007 ekainaren 29tik aurrera hasitako lanetan ERABAT BETE BEHARREKOA da. AIREZTAPEN KONTROLATUA KONTROLATUAk kontrolik gabeko aireztapen naturala ordezkatu du, airearen kalitatea eta konforta hobetuz eta energia aurreztuz.

Aireztapen Mekaniko Kontrolatuaren abaintailak:

  • ERREGULAZIOA: Aireztapenaren emariaren kontrol ezin hobea.
  • ISOLAMENDU AKUSTIKOA: Zarata zabaltzea mugatzen du.
  • KONDENTSAZIORIK EZ: Etengabeko aireztapena kondentsaziorik ez izateko.
  • AURREZTEA: Izan ere, leihoak zabaldu gabe aireztapena kontrolatu ahal da.
  • KANPORAKETARI LAGUNTZA: Egoera zehatzetan erauzketa behartzea badago, alegia, sukaldea edo komunak erabiltzen direnean.
  • TXIMINIAK KENTZEA: Sistema honekin tximini bakar batekin nahikoa da.
  • GIRO ONAK ETA OSASUNTSUAK: Airearen etengabeko mugimenduak giro osasuntsua eragiten du.

Aireztapen Mekaniko Kontrolatuak hiru sistema ditu:

  • SISTEMA HIGRO HOBEREN HIBRIDOA
  • SISTEMA HIGRO HOBEREN MEKANIKOA
  • SISTEMA DUO HOBEREN MEKANIKOA